Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BAIGORRITIK ERRATZURAT

 

Baigorritik Erratzurat, Aldudetik Elizondorat

joaten zen Baztango nekazari gaztea

isilpean, gordeka, bizkar-lan betean:

hogeita hamar kilo kobre soinean.

 

Baigorritik Erratzurat

Ibai Handirik ez, Itsasarterik ez.

Oinezko bide malkartsua baizik:

izerdia eta nerbioak bidaide-turik

negu gorrian nahiz udazken orbelduan.

 

«Mugarik ezean, kontrabandorik ez»

pentsatzen zuen nekazariak bere artean

etxera bidean, egunabarrean.

 

«Duty free ez zen guretzat existitzen»

pentsatzen du ozenki aitona zaharrak ferryan,

«migrazio-poliziarik ere ez;

jendarmeak eta karabinero gizajoak baizik».

 

Tijuana, Tanger, Tarifa

ez ziren

Baigorritik Erratzurat.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus