Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

AZKEN BAGOIAN

 

Azken bagoian noalarik

ohartzen naiz zein hurbil gauden

elkarrengandik urruntzen garenean

distantzia handiek areago elkartzen gaituztela

trenez egin beharreko kilometroak

hurbilago egoteko zentimetroak bertzerik ez direla

eta batez ere

gibelean gelditzen diren geltokiak

ez direla gelditzeko tokiak

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus