Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GERLAKO KANTUAK

 

Gu penaz higatzen, elgarren xahutzen

bat bertzea hiltzen, odola isurtzen

bertze anitz urrundik irriz asetzen.

 

«Haurrak ere erorka

xutik du ikasten» erran didak, Mattin.

Haatik, ezin atera gaitezke lubaki hilgarritik.

Ez dugu ikasi, nonbait.

Erortzen bai, ederki ikasi dugu erortzen:

lurraren kontrako kolpea hain bortitza izan ez dadin

zenduen gainean amiltzen gara amultsuki.

 

 

Mattin Irabola (1879-1935), Senpereko bertsolaria;

ez zekien ez idazten ez irakurtzen.

 

 

© Edu Zelaieta

 


www.susa-literatura.eus