BESTETASUNA
Hizkuntza bi, eta ez parekatuak.
Batak bestearen leku guztietan egon behar du.
Horrela, besteak ez dauka leku propiorik egitura sozio-ekonomikoan.
Letonia independentea egin zelarik, 1991, letoniar jatorriko %100ek egiten zuen errusieraz, baina errusiar jatorriko biztanle letoniarren %3ak bakarrik egiten zuen letonieraz.
Besteak, gu gara. Gu besteak gara.
Horixe zaigu elebitasuna.
© cc-by-sa Koldo Izagirre