ZIMARROIAK
Zartailuari egiten dio ihesi umeak eskola huts eginik. Naturan ezkutatzen da, eta han batuko zaizkio piper egindako beste lagunak. Hizkuntza debekatuan egiten dute lasai, zigorra dute ahotan, maisua, eskola, injustiziari izenak ezarriz. Gorputza burua hitza liberatzen dute. Beste kultura batean daude. Ezkutuan dabiltza inork ikus ez ditzan. Planak egiten dituzte hurrengorako, topalekuak hautatzen. Leizezuloren bat aipatuko du norbaitek euria egiten duenerako.
Esklabotzatik ihes eginak balira bezala.
© cc-by-sa Koldo Izagirre