MUGAKIDEON KRIPTOTASUNA
Muga bat ezarri ziguten gure hizkuntza mugaz gainetikoa dela esan ahal izan dezagun.
Ongi aski daki ikusten duenaren arabera
jokatu beharra dela, eta noizbait
bertze mugakiderik ikusiko balu
biek ez ikusiarena eginen lukete, euren arteko
hitzarmenak isilpean segi dezan. Izan ere,
mugako jendea ezagutzen duen jendaki bakarra
mugako jendea bera da.
Ikusi eta ez ikusi. Diosalik egin gabe iragan. Ez dezala beste inork jakin. Han, betiko leku hartan, eginen dugu luzaz. Guk ezagutzen dugu elkarren.
Euskalduna dakien bakarra euskara da.
Edu Zelaieta. «Mugako jendea». Mugaldekoak. Susa, 2004
© cc-by-sa Koldo Izagirre