TAMAL BIKOA
Tamalez, Arana Goirik lortu zuen —eta ez beste inork—, Bizkaiko aldun nagusia zen Enrike Arestiri eginiko presioa medio, Bizkaiko Diputazioak eraztunaren instituzio inkisitoriala salatzea.
Gomutan daukot, orain hamairu-hamalau urte, gure Sabin diputadu probintziala izanik, bera aurretik zala abertzaleak zaratea atara eben eskoletako ereztun lotsagarriagaitik, eta lortu eben kentzea eskolamaisuen ekandu okerra.
Bizkaiko hezkuntza publikorako batzordeak 1902an injustos, inhumanos, degradantes y antipedagógicos bezala salatu zituen zigorrek luze iraun zuten. Deklarazio hutsa izan zen, tamalez.
Ebaristo Bustintza, Kirikiño. «Bart Euzko-Gaztedijan». Euzkadi, 1916-02-06
Ebaristo Bustintza, Kirikiño. Edo geuk edo iñok ez. Labayru, 1984
Jean-Claude Larronde. El nacionalismo Vasco. Su origen y su ideología en la obra de Sabino Arana-Goiri. Txertoa, 1977
© cc-by-sa Koldo Izagirre