HEP BREZHONEG, BREIZH EBET
Bretoia da, eta musikazale guztiek aitortzen dute harpa zeltaren maisu. Harpa jo eta kantatu egiten du, harpa-hotsa bera bezain ahots gozoan, Alan Stivell-ek. Kantari hasi zelarik, orain berrogeitsu urte, deklarazio batekin azaldu zen bere herritarretara.
Bretoierarik gabe, bretoierarik gabe,
Bretoierarik gabe ez dago Bretainiarik!
Bretoierarik gabe, bretoierarik gabe,
Bretoierarik gabe ez aipa Bretainia!
Ezin baduzu behatu zeure begiekin,
Ezin badiozu da garan esan zure maiteari
Ezin badiozu va mab esan zure haurrari,
Saioa amaitua da betirako.
Bretoierarik gabe, bretoierarik gabe,
Bretoierarik gabe ez dago Bretainiarik!
Bretoierarik gabe, bretoierarik gabe,
Bretoierarik gabe ez dago Bretainiarik!
Bretoitasunaren himnoa da, rock ibildura ederrean.
Alan Stivell. «Brezhoneg Raok». Chemins de Terre. Fontana, 1973
© cc-by-sa Koldo Izagirre