SARAKO AUZAPEZA 2
Euskaldunok ez daukagu mugarik, kantu zaharretan ikasi dugu.
Mugaren bi aldetan
da Eskual Herria...
Ez daukagu mugarik geure herritartasunean, baina bi estaturen mugapeko gara, lege desberdinetan bizi gara.
Han dela Espainia
hemen dela Frantzia...
Mugaren bi aldetan
da Eskual Herria!
Nola garatuko ote zen gure hizkuntza, Lapurdik eman zigun XVII. mendea gabe?
Nola garatuko ote zen gure hizkuntza, Espainiak ukatu izan balio koofizialtasuna XX. mende amaieran?
Mugaz gaindikoak izateak salbatu gaituela esan genezake.
Leku propiorik gabe, euskaldunak bezala bizi da hizkuntza: aterpe eske gaurik gau ihesian mugaz gaindi.
© cc-by-sa Koldo Izagirre