EUSKALDUNAREN BAKARDADEA
Jardun fisiologiko bat bezala, berba hitza elea egin egin behar da. Euskara larritasuna da, premia bat, libratu beharrekoa.
Bakarka ez egitekoa.
Euskara, hizkuntza menostu guztiak bezala, voyeur-écouteur baten (gutienez) premian da beti —ez baitu—, haren bila bizi da euskalduna.
Euskaraz (inori) mintzatzea ez delako egitate naturala bezala hartzen: (demokratek emandako) eskubide bat gauzatzen ari garela esaten digute.
Bakarka egitekoa da euskara.
© cc-by-sa Koldo Izagirre