HITZEN AZPIA
Zer adierazten ote digute minenean, zer mezu eman nahi digute «pipertü», «eskolapiper», «piper egin, joan, ibili», «astamaisu», «sasi-eskola egin», «txikarra egin», «eskola ebatsi», «axeri egin», «eskola gorde», «txarritan egin», «txarritta egin», «eskola-ihes ibili», «mankarrot egin» horiek denek?
Hizkuntza bat ematen du euskarak, eskastasunez aberastua.
Hitz bat altxatu eta historia ageri zaizu azpian.
© cc-by-sa Koldo Izagirre