XALBADOR ETA MATTIN
Xalbador eta Mattin bertsolariak, gaur egun, erraldoi bana dira. Zur-kartoizkoak, panpinatuak. Amikuzen egin zituzten, eta «Amikuzeko erraldoiak» esaten diete. Amikuzen batu ziren Urepel eta Ahetze, Nafarroa eta Lapurdi.
Euskara noranahikoa da.
Iparraldeko haurren izu-poza sortzen dute festetan, noiztenka Iruñan. Gure Laurel & Hardy dira, gure Antso Gilbor eta On Kixote. Herriz herri dabiltza, bertsotan bezala. Hizkuntzaren alderdi ludikoa luzatzen dute, haurretara.
Euskararen eskutik heldu dira.
Txipitasunak egin ditu erraldoi. Pauso bat eman, eta territorio batetik bestera datoz. Irratiz entzunen bagenitu bezala.
© cc-by-sa Koldo Izagirre