GOGOAK EMATEN DIDALAKO
Pentsalari katoliko aurrerazalea eta zientzialari handia izan genuen Karlos Santamaria donostiarra. Lan bikaina egin zuen zientzien irakaskuntza hedatzearen alde, eta aljebrako katedraren jabea izan zen.
Neretzat euskera mintzatzea sentimenduaren gauza bat da, eta nik sentimenduei inportantzia handia ematen diet nere bizian. Sentimendurik gabe bizitzeak ez du merezi. Arrazoiaz ez dut asko sinesten. Euskeraz mintzatzeko 'arrazoia' ez dut ikusten. Ez da arrazoizko gauza bat, sentimenduzkoa baino.
Donostiatik hur, Pasaiako auzo batean, Trintxerpen, Santamaria zientzialariak maiteko zukeen pintaketa hauxe irakurri ahal izan dugu urteetan, bafore konponketako atelier baten pareta zaharrean:
Lingoa proletaria do meu pobo
eu fáloa porque sí, porque me gosta
porque me peta e quero e dame a gaña
porque me sai de dentro, alá do fondo
de unha tristura aceda...
Xabier Kintana / Joseba Tobar. Euskaldun(berri)ekin hizketan. Carlos Santamariaren lekukotza. Cinsa, 1975
Celso Emilio Ferreiro. «Deitado frente ao mar...». Longa noite de pedra. Galaxia, 1962
© cc-by-sa Koldo Izagirre