Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

 

Lengoaietan ohi hintzan

estimatze gutitan

orai aldiz hik behar duk

ohorea orotan

Bernat Etxepare, 1545

 

Erdaldunak ahal doazke

zein bere herritara

gogait eginik galduko

ez dutela eskara

Stephanus de Hirigoiti, 1631

 

Euskara da,

gaitzik egin balio bezala,

haren herabea,

eta saihetsetik, euskaldunak ere bai

Manuel Larramendi, 1745

 

Euskara piztea da

erdaldunen mina

ez dakit nondik duten

horrelako grina

Juan Inazio Iztueta, 1836

 

Behinola hemen gu ginalako

entzute makal goibela,

euskaldunaren barri ez dakin

hainbat burutan txapela:

pagotik urrun orbela

Frantzisko Atutxa, 1956

 

Baina han

ez dute epailearen aurrean

hizkuntza horretan hitz egiteko batere oztoporik

urruneko lurralde hartan ez dituzu «diglosia»

edo «normalizazioa» bezalako hitzak entzungo

ez dituzte euren hizkuntzaren aldeko

jaialdi erraldoiak antolatzen

han ez dago inor hizkuntza horren alde

ez dituzte irrati eta egunkariak zigilatzen.

Urruneko hizkuntza hartan

«hizkuntza» hitzak hizkuntza esan nahi du

Beñat Sarasola, 2007

 

Eskertzekoak:

 

Gorka Arrese Xose Estevez

Juanjo Iribar Josu Landa

Patxi Larrion Xabier Olarra

Gurutze Susperregi David Zapirain

gisa guztietako laguntza eman didatelako,

Fito Rodriguez

zorigaitzean jausiriko artista sokorritzeko

erakutsi zuen bihotzagatik,

Markos Zapiain

ezohiko pazientzia eta zuhurtziaren opariagatik,

Ramon Etxezarreta

bere gomita batetik abiatu nintzelako

hondar gabeko lan honetan,

Joxan Elosegi

lehen eta bigarren irakurketa kritiko haiek

baitezpadakoak ukan ditudalako

ideia lardats batzuk zirenak burulegez lotzeko.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus