Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BASAPIKONDO
KRESALTSUAK

 

Inoiz fruitu ondurik ematen ez duten

itsasertzeko basapikondo kresaltsuetan

ez dago kasik urtarorik, ezta ere ia-ia sasoirik.

Neguan hostoak galdurik ere eder

labarretako eremu ezinezkoetan beti

eurei esker dira haitzik gaitzenak

berdez janzten, eurok iluntzen dute

arrantzaleak zelatzen duen bazterra

txibien sasoia itzultzen den aldiro.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus