Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

MIRARIA

 

Argiz kristalduriko harriak:

neuk gorde ohi nituen

zure eskuetan hiltzen diren

txori azulen begiak.

 

Eta argizko argiaren argiak:

itsasoz beteak ziren,

ene gogo zabalean uger

(izurde leunak lez)

                          zure niniak.

Ze, piztiak lotan eder,

neuk jagon ohi nuen

zure ahoko suge eztia.

 

Miraria.

Enea izaten zen

hurrengo orgasmoko izerdia.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus