Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

EUSKALDUNA REVISITED

 

Behinolako nasa eta baporak:

horditurik datza hemen denbora

eta likenez laru eta berde

bedarrentzako aho berri dira

harrien begiak.

Erreka alboan garabiak

iharturik eta lerden.

 

Historiak berton ditu eten

—horditurik— bere hariak:

odol hautsetan doazen burdina haragiak

herdoilezko gernuetan ditu itsasoak edaten.

Behinolako baporak eta nasa,

zapatetatik hartu behar dut arnasa

 

ahoak egin dezan heiagora —nora!—

harrien begietara, argiaren ahora,

lerden iharturik

saurioen metalezko hezurduretan

beren bakardadean gaua zaintzen duten

garabien itzaletara.

 

Euskalduna,

gure esklabo samak betirako

suz eta burdinaz

markatu dituzun eraztuna.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus