Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

DENA DA HARAGIA

 

Haragia dira ileak,

haragi atzazalak;

haragia oinak,

            haragi zapatak.

Haragia dira ezpainak,

haragi hezurrak;

haragia begiak,

            haragi tatuaiak.

Haragia dira hatzak,

haragi arnasa;

haragia musua,

            haragi maskarak.

Haragia dira zainak

haragi hortz-haginak;

haragia odola,

            haragi uhalak.

Haragia dira larruak,

haragi ipurdia;

haragia listua,

            haragi eraztunak.

Haragia dira titiak,

haragi laztanak;

haragia zartadak,

            haragi latexa.

Haragia dira malkoak,

haragi izerdia;

haragi oiaieneak,

            haragi isuria.

Dena da haragia,

            baita

haragia bera ere.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus