Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BILBAO MARITIME
MUSEUM (1)

 

Mamuen ontzia zebilen trabes,

eta aberasteko, ene Robinson!,

aingura non larga irlaren bat, non?,

oi! bagintez bihur guztiz ingeles.

 

Urre-irlaren truk, baita be frantses,

eta zer egin, zer?, eta egon!

Hala behin norbaitek —bai, bai, egunon—,

Miraria zigun egin express.

 

Eta orain, duyuspik?, edo vulevu?,

etxean ditugu kasik esklabuak;

(duyuspik?, vulevu?, kontuz eskuak!)

paperak, paperak, nondik zatoz zu?

 

Zeuoi esker dira argi zeruak,

Gehry, arkitektook,

I love, we, we love you

(hau ez baledi Bilbo, ba Hollywood),

zeuek zaituztegu gure aingeruak.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus