Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

SAGAR ZATITUA

 

Bidaztiek lainotzat duten ke gorri

horren azpian hiri zatitu bat da

zeinean umeen begiak

ilinti goriz zulatzera datorren egun-argia.

 

Ibai uherrak erdi-erdian zauri

egiten dion garunalde eskizoidea,

letania labur bateko lau-bost zubiz

josten zaio eskuinari ezker aldea.

 

Garabi akituen hilerri

inguma ilunen eremu,

tigreen jungla harrizkoa,

metalezko sagar arima bakoa!

Zurean histurak errotarri dihardu

eta bizi-hautsa ehoz doa.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus