Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

EUSKALDUNA
VARIATIONS (1)

 

Huts egin zuten arkitektoek laztana

Garabien bakardadean nasak berak ere

marraska egiten die inorako

ez den bidean narras ihesi

negarretan urtu-minez doazen itzalei

Oi Venezia! Zein da zure izenekoa

hemengo hauts-sorginaizeek eraiki

ohi dituzten zubien artean zein

miraz galdetzen dut Venezia edo London

galduriko Imperium orotako heroi ostendu

guztiok nolatan egon ote ginen esklabo

harrolioa beren burdinazko sabel itzeletan

aterpetu beharko zuten ontzi tzarrak

eraiki bitartean. Deustu! zubi labur hori

soldaketa elektrogenoz ditut josirik

bihotzeko lau zuloak burdina zehatz

ebakitzen zekiten suge mizto

gasezko haien pozoia dudalarik

birikietan falta larri. Oi Vene-

zia gurea, arkitektoek egin

zuten bada huts —edo Lon-

don!— gu denok esklabo gineneko

goiz-sirenen adarrek zeregin bular-

tsuetara deitzen baikintuzten baina

huts egin zuten arkitektoek laztana

Parabisuko ateetan garabiek

ez dakitelako orain zelan igoarazi

iraganeko errautsak

goizeruetako esfera

gorenetara

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus