Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

UGERTUKO DA TITANIOA

 

Molekula-egitura demonioa:

burdina ugertu ohi den legez

—egon egotearen egote hutsez—

urdinduko da inoiz titanioa.

 

(ugertuko da titanioa, Graziana,

amoniteak desagertu ziren eran)

 

Ordurako lekutan gu eta jainkoa,

nor gogoratuko da gure ametsez,

noizbait izan ote garen ala ez,

esateko Izan ziren!, horra gakoa.

 

(itsasoa hor da ehun milioi urtean,

geu gara ba amoniteak izan zirena)

 

Tartean gorputzek duten distira,

argiak dakarren bizi-kemena,

poza, grina, gugan bizirik dira.

 

(holaxe da orain biribil uzkia

behialako amonitearen irudira)

 

Berriz ezin izango orain garena,

lot gaitezen elkarren altzo eztira,

ez gara-eta metalen ugazabena.

 

(haragiaren malgua, hara, begira

hor gorderik dena, zinez da guria)

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus