Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

ZEUON ITZALAK

 

Euriari sokaren bat hautsi zaio

geure teilatuan, amama!

Badakite portuko katuek eurek be.

Alona eta batelen azpian dagoz

buztana bizarretan gorderik.

 

Umezurtz zaharrak gara.

 

Hauts bihurturik malkoak

ez datozkigu jada begietara,

ez bada be, lehor, ahora.

Aspaldion apoak ez dira kro!

itzuli portuko ziloetara.

 

Mutua da mundua gure belarrietan.

 

Haitzek ba iraila eta hego haizeak,

masustak eta itsaso bareak dituzte

neguko euripean, geuk lez, amets.

Artean zeuon itzalek dardarazten dituzte

gure bihotzak eta basapikondoak.

 

Tenplua da oraindino portua.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus