Etxekalte
Etxekalte
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-37-9
azala: Lander Garro
Harkaitz Zubiri
1977, Donostia
 
2007, narrazioak
Etxekalte
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-37-9
aurkibidea

Aurkibidea

Lehen zatia

—1—
Josu

—2—
Herrera eta Etxebe

—3—
Nora

—4—
Josu

—5—
Etxebe eta Herrera

—6—
Nora

—8—
Etxebe eta Herrera

—9—
Nora

Bigarren zatia

—10—
Aingeru

—11—
Nora

—12—
Herrera eta Etxebe

—13—
Aingeru

—14—
Josu

—15—
Aingeru

—16—
Nora

—17—
Aingeru

—18—
Etxebe eta Herrera

—19—
Nora

—20—
Josu

Erosi: 16,62
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Lehen zatia

—1—
Josu

—2—
Herrera eta Etxebe

—3—
Nora

—4—
Josu

—5—
Etxebe eta Herrera

—6—
Nora

—8—
Etxebe eta Herrera

—9—
Nora

Bigarren zatia

—10—
Aingeru

—11—
Nora

—12—
Herrera eta Etxebe

—13—
Aingeru

—14—
Josu

—15—
Aingeru

—16—
Nora

—17—
Aingeru

—18—
Etxebe eta Herrera

—19—
Nora

—20—
Josu

 

 

7

JOSU

 

 

Ordu erdi darama komunean. Eskaileretan behera doazenean pauso hotsak entzun ditzake bertatik. Bere gainetik igarotzen ari dira burrunban, bulegoetatik aparkalekurantz. Herren baten urratsak entzutea ere iruditu zaio Josuri. Orduan ireki du kisketa. Aurpegia urez busti eta irten egin da komunetik, eguzkitako betaurrekoak eta bisera jantzita.

        Aparkalekuko bazter batean pilatu da jendea. Apirileko eguzkia indartsu atera da. Gaur ez dago berriketarik. Tarteka oihu egiten du baten batek eta gutxik jarraitzen diote. Josu lurrera begira hurbildu da, paretaren albo-albotik, inor ez agurtzeko. Jende multzoaren atzealdean kokatu da. Pankartan zer jartzen duen ere ezin izan du irakurri, baina horrela behintzat ez du lehenengo lerroan egon behar izan. Hamabost minutu izan dira. Gero, nor bere txokora, lanari berrekitera.

        Josuk Nora bilatu du jendearen artean. Ikusi duen aurrenekoa, ordea, herren dabilen gizon bat izan da, lankideen abiadura jarraitu nahian pausoa behartzen. Inguruan dago Nora, belarria sakelako telefonoari itsatsita, eta Josu harengana hurbildu denean, Norak keinu bat egin dio eskuaz, itxaron dezan. Ia denak lanera itzuli direnez, aparkalekuaren erdian biak bakarrik ez gelditzearren, Nora kotxe artean telefonoz hitz egiten utzi du Josuk. Eguraldi aldaketa dator, pentsatu du Josuk belaunean berriro sentitzen duen mina ukituz; hori besterik ez da izango.

        Eskaileretan gurutzatu du Etxebe. Abistu eginez dator, harik eta Josu ikustean isilik gelditu den arte. Josu orduan jabetu da eguzkitako betaurrekoak eta bisera oraindik jantzita daramatzala, baina patxadaz kendu ditu. Etxebek arretaz jarraitu ditu Josuren mugimenduak.

        — Agertu al zara aparkalekuko bilkurara?

        — Ez, Josu, ezin izan dut.

        — Eta esan nizun horretatik lortu al duzu ezer?

        — Oraingoz ez, baina uste dut laster izango dudala zerbait.

 

 

Ez du kontu onik iragartzen Alberto Zuriarrainen aurpegiak. Josu aztertzen ari da. Txofre tabernan adostu dute hitzordua. Beste inori ez deitzeko errepikatu dio Josuk behin baino gehiagotan.

        — Ni orain nagoen lanpostuan lehen zegoen tipo harekin ez zinen ondo moldatzen, ezta?

        — Nondik atera duzu hori, Josu?

        Kafea isuri du Josuk izotzez betetako edalontzira.

        — Demagun nik lankide bati buruzko kontu batzuk dakizkidala, esate baterako jendea xaxatzen trebea dela, enpresan sartu aurretik saltsa politikoetan leporaino sartuta ikusi dudalako, unibertsitatean adibidez. Bizi dugun egoera honetan bazterrak nahasten has daitekeela kontuan hartuta, zuk, Alberto Zuriarrain, pertsona horren izena eta aurretik egin duena ezagutuko bazenitu, jakinaraziko zenieke haren arduradunei?

        — Zergatik egin behar nuke halakorik?

        — Arrazoia ez zaio inori axola, baina zerbait esatea nahi baduzu, esan dezagun, enpresaren egoera oraindik gehiago okertu dezaketela horrelako xaxatzaileek.

        — Nahita ere, Josu, ezingo nuke zuzendaritzaren erabakietan eskurik sartu.

        Aitak harro kontatu zuen etxean nola lagundu zion Alberto Zuriarrainek semearentzat lanpostua lortzen, zeinen erraz konbentzitu zuen Giza Baliabideetako arduraduna tipo hari kontratua ez berritzeko eta Josu hartzeko, zergatik eta tipo hark Zuriarrain gainerako enplegatuak bezala tratatzen zuelako. Badakizue, esaten zien aitak etxekoei, hainbeste urteren ondoren, Zuriarrain ez da edonor. Josuri istorio horiek ez zitzaizkion batere interesatzen, aitaren betiko kontu aspergarriak ziren. Lana lortu zion eta kito, beste guztia parafernalia.

        — Baina zer egin dizu pertsona horrek? —galdetu dio Zuriarrainek.

        — Tontotzat hartzen nautenean, komeni da bakoitza bere lekuan jartzen saiatzea. Mendeku hutsa, ez besterik.

        Kafe kikara kontu handiz utzi du mahai gainean Zuriarrainek.

        — Ez zegoen txarra, ezta? —galdetu dio Josuk.

        Buruarekin ezetz egin du, hitz egiten hasi aurretik:

        — Nola deitzen da zure zorioneko laguna?

        — Etxebe deitzen diote.