Etxekalte
Etxekalte
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-37-9
azala: Lander Garro
Harkaitz Zubiri
1977, Donostia
 
2007, narrazioak
Etxekalte
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-37-9
aurkibidea

Aurkibidea

Lehen zatia

—1—
Josu

—2—
Herrera eta Etxebe

—3—
Nora

—4—
Josu

—5—
Etxebe eta Herrera

—6—
Nora

—7—
Josu

—8—
Etxebe eta Herrera

—9—
Nora

Bigarren zatia

—10—
Aingeru

—11—
Nora

—12—
Herrera eta Etxebe

—13—
Aingeru

—14—
Josu

—15—
Aingeru

—16—
Nora

—17—
Aingeru

—18—
Etxebe eta Herrera

—19—
Nora

—20—
Josu

Erosi: 16,62
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Lehen zatia

—1—
Josu

—2—
Herrera eta Etxebe

—3—
Nora

—4—
Josu

—5—
Etxebe eta Herrera

—6—
Nora

—7—
Josu

—8—
Etxebe eta Herrera

—9—
Nora

Bigarren zatia

—10—
Aingeru

—11—
Nora

—12—
Herrera eta Etxebe

—13—
Aingeru

—14—
Josu

—15—
Aingeru

—16—
Nora

—17—
Aingeru

—18—
Etxebe eta Herrera

—19—
Nora

—20—
Josu

 

 

18

ETXEBE ETA HERRERA

 

 

Arropa lisatzen ari da Etxebe, komuna garbitzen Herrera, etengabe errepikatzen duten mugimendu ziklikoari jarraituz, etxea anabasaren sorburua izateari utzi eta txukun jartzeko bidean. Agian azken aldiz etxe honetan, pentsatu du Etxebek; eta oraingoz hobe horrela. Lehen ez bezala, gaur plantxan jardutea maratoia bukatzea baino gehiago kostatzen ari zaio Etxeberi, gorputz osoan beruna itsatsita daukala ematen du, baina Herreraren aurrean ez zaio aitzakia okerrena iruditzen kalera ez irteteko. Herrerak ia sinetsarazi dit inork ez nauela egurtuko, inor ez dela ni umiliatzen saiatuko, ez nautela irainduko, pentsatu du Etxebek, baina auskalo, niri normala irudituko litzaidake.

        Herrera ozen hitz egiten hasi da komunetik, baina Etxebek ez dio ulertu eta ez da ahalegindu esaldi horiek argitzen, Herrerak inoiz ez bezala ekin baitio dena goitik behera aztertzeari eta Etxebek lehen baino gogo gutxiago baitauka bizitza disekzionatu eta gordin ikusteko. Azal lodi eta gogor bat eskertuko luke, mundutik babesteko gai litzatekeen mintz lanak egiten.

        — Esaten ari nintzen, denbora gehiegi igaro dela eta ez daukagula paperak eman genizkion tipo horren berririk. Josu izena zuen, ezta?

        Nekeak gaina hartu dio Etxeberi. Sofan etzan da.

        — Paper horiek Norari ere eman behar genizkioke.

        Alferrik izan diren ekimenen zerrendak sofara iltzatuko balu bezala sentitzen da Etxebe. Ez du Herrerari aurre egiteko indarrik.

        — Oraintxe bertan deituko diot.

        — Aurrez aurre hitz egingo dugu. Nik ere bertan egon nahi dut.

 

 

Lautada dirudi itsasoak. Neoprenoz jantzitako jendearen erdian, bat gehiago da Herrera, tarteka datozen olatuak harrapatzeko hortzak estutzeko prest, baina barealdiak luzeak dira eta gaur taularen gainean eserita ez du lasaitzeko modurik. Ideia batek bete dio burua: amaitu da partida hau, orain bakoitza bere etxera itzuliko da. Pentsamendu horretan kateatuta dagoen bitartean agertu da olatua eta alboko surflariak lapurtu dio. Herrera ez da kexatu. Ezin du ahaztu bihar joango dela Etxebe bere aitaren etxera bizitzera, aldi baterako, eta etxe horretan denak ere punttu bat pozik, nork uka. Neure buruari iruzur egiten ari naizela jakingo ez banu, pentsatu du Herrerak, esango nuke oreka berri bat sortzen ari dela eta berriro Etxebek egiten dituela proposamenak. Etzi joango da Herrera gurasoen etxera. Gaitz erdi, pentsatu du, oraindik ere bertan ohe bat daukadalako. Egia auzoan erositako pisua alokairuan jarriko dute, diru horrekin hipoteka mailegua ordaintzeko. Enpleguren bat lortzen dutenean izango dute itzultzeko aukera. Bitartean gai izango dira egunero elkar ikusteko, garai batean, bakoitza bere gurasoen etxean bizi zenean, egiten zuten bezala.

        Amaitu da partida hau. Etxeberekin hitz egin nahi luke Herrerak, xehetasun guztiak aztertu, balizko irtenbideak eztabaidatu, baina Etxebek lehengo lepotik du burua eta hori ez da inoiz gertatuko.

        Olatu zapal batek murgilarazi du apar artera. Anabasaren erdian, hanka eta beso batzuekin korapilatu da, beste surflari bat aparretan galduta. Nahi baino gehiago kosta zaio azalera irtetea. Barkamena eskatu dio ondoko surflariari, arnasa itzuli baino lehenago. Eta berriro barealdia. Berunezko zeruaren azpian itsaso lautada. Zama handia sentitzen du Herrerak. Berriro hondoratzeko beldurrez bizi da, orain dela bi urte bezala. Nora behar du Herrerak, baina hanka sartu duela iruditzen zaio: aurrekoan Norak Anaitasuna S.A. enpresan gertatzen ari zenari buruz zekien guztia kontatu zionean, Herrerak ez zion azaldu Etxebek informazio mamitsua lortu zuela; Herrerak ez zion ezer esan Norari, Etxebek hala eskatu ziolako, baina orain Herrerak Etxebe konbentzitu duenean, Josuk aspaldi jaso zuen informazioa azkenean Norari ere helaraziko diotenean, agian berandu izango da.

        Eta bat-batean, ideia berri bat otu zaionean, Herrerari barru-barrutik gainezka egin dio kezkaren itolarriak. Baina zer egin dut!

        Trakets abiatu da ertzera. Dutxatik pasatu gabe, korrika gurutzatu du hondartza. Kalean konturatu da jendeak zeharka begiratzen diola. Larri igo ditu etxeko eskailerak. Sofan botata liburu bat irakurtzeko ahalegina egiten aurkitu du Etxebe.

        — Etxe osoa bustitzen eta hondarrez zikintzen ari zara.

        — Isildu, Etxebe. Non utzi genituen Josuri eman genizkion paperen fotokopiak?