Etxekalte
Etxekalte
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-37-9
azala: Lander Garro
Harkaitz Zubiri
1977, Donostia
 
2007, narrazioak
Etxekalte
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-37-9
aurkibidea

Aurkibidea

Lehen zatia

—1—
Josu

—2—
Herrera eta Etxebe

—3—
Nora

—4—
Josu

—5—
Etxebe eta Herrera

—6—
Nora

—7—
Josu

—8—
Etxebe eta Herrera

—9—
Nora

Bigarren zatia

—10—
Aingeru

—11—
Nora

—12—
Herrera eta Etxebe

—13—
Aingeru

—14—
Josu

—15—
Aingeru

—16—
Nora

—17—
Aingeru

—18—
Etxebe eta Herrera

—20—
Josu

Erosi: 16,62
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Lehen zatia

—1—
Josu

—2—
Herrera eta Etxebe

—3—
Nora

—4—
Josu

—5—
Etxebe eta Herrera

—6—
Nora

—7—
Josu

—8—
Etxebe eta Herrera

—9—
Nora

Bigarren zatia

—10—
Aingeru

—11—
Nora

—12—
Herrera eta Etxebe

—13—
Aingeru

—14—
Josu

—15—
Aingeru

—16—
Nora

—17—
Aingeru

—18—
Etxebe eta Herrera

—20—
Josu

 

 

19

NORA

 

 

Ez du erantzuteko asmorik. Askotan deitu dio Josuk telefonoz, baina Nora ez dago hitz egiteko prest. Larunbat osoa eman du sofan etzanda telebistari begira, ezer askorik ulertu ezinik. Sakelako telefonoa egongelako mahai gainean dauka, dei galduz beteta: Josurenaz gain, aita, ama eta Amaiarenak. Beharbada aspaldi bizi seinalerik eman ez dielako hots egin diote. Nolanahi dela, une honetan Norak ez du ezer jakin nahi. Pentsatu gabe pasatu nahi luke asteburua. Ezin du, ordea. Dutxara sartu da sosegu bila, baina lehen bezain artega irten da. Normalean baino dotoreago jantzita joan da kalera. Norantza aldatu du maiz, akaso bidea luzatu asmoz. Norak ere ez du argi. Hondartza alboan amaitu du azkenean, surflariei begira, eta berehala iritsi da, orain dela gutxi arte behintzat, Aingeruren portala izan den horretara. Bizilagun batekin sartu da eta disimulurik gabe postontzietan dauden izenak aztertu ditu. Ezagutzen duen bakar bat ere ez dago.

        — Bazatoz?

        Bizilaguna zain dago igogailuan. Erretzaile ahotsa daukan adineko gizon bat. Nora korrika txikian sartu da.

        — Zu hirugarrenekoa zara, ezta?

        Norak baietz egin dio buruaz.

        — Aurrekoan zure senarrak galdetu zidan telebista kanalei buruz, ezta? Esaiozu antenistak konpondu duela. Orain bai, zoriontsuak izan gaitezkeela.

        Gizonak barre egin du eta Norak frontoi baten oihartzunak bezala erantzun dio. Bigarren solairuan irten da gizona. Nora hirugarrenean, eta behean ate itxiaren hotsa entzutearen zain dagoen bitartean, giltzak atera ditu poltsatik, behekoak zarata metalikoa entzun dezan. Gero atearen aurrean gelditu da luzaroan harik eta igogailura itzuli den arte. Beherako bidean ustez dotore jantzitako amona batekin jaitsi da, pedigree garestiko txakur txiki bat besoetan daramala.

        — Euria egin duenez, jende gutxiago ibiliko da paseoan —esan dio andreak—. Guretzat leku gehiago egongo da horrela.

        — Jendeari asko gustatzen zaio hemen ibiltzea.

        Txakurra arrapaladan irten da etxetik eta kaka egin du espaloiaren erdian. Emakumeak plastikozko poltsa bat hartu du eskuan. Hara, pentsatu du Norak, nork esango luke horrelako andre batek makurtzeko motiboren bat izango zuenik. Amona, ordea, plastikozko poltsa erortzen utzi ondoren joan da. Gorotza estali eta alde egin du.

 

 

Txirrina jo diote etxean, Bidebietan, afaltzen ari den bitartean. Herrerak barkamena eskatuz bezala agurtu du eta, pauso bat atzerago, Etxebek sekulako kopeta beltza dakar.

        — Zerbait gertatu al da?

        Nora azkena irten da bulegotik, egun osoa eman baitu atzoko zen lan baterako atzeratuta bidali dizkioten fakturazio datuak sartzen. Lan mahaiaren aurrean pasatu duen tunel luzea izan da azken astea, eta une honetan, etxean afaltzen ari den bitartean, bulegoko kontuak buruan bueltaka darabiltzalarik, arrotza iruditzen zaio beste guztia.

        — Zurekin hitz egin nahi dugu.

        Salara eraman ditu Norak eta mahaiaren bueltan eseri dira. Norak ez du egoera ulertzen: Herrera zain dago, bere eskuinera begira, Etxebek aurreneko hitza noiz ahoskatuko duen esperoan, baina egongela txiki eta soil hartan isilik daude denak, eta egoeraren zamak azkenean Herrerari eragin dio gehien.

        — Kaleratua izan aurretik, enpresari buruzko informazioa lortu ahal izan zuen Etxebek.

        — Zergatik bota zintuzten?

        Herrera Etxeberen erantzunaren zain geratu da.

        — Hori ez da garrantzitsua.

        Herrerak presaka berrekin dio lehen esaten ari zenari:

        — Informazio asko lortu zuen Giza Baliabideetako ordenagailuetatik. Besteak beste: aurki kaleratu nahi dituztenen behin-behineko zerrenda, enpleguen berregituraketa egitasmo bat, eta hainbat nomina eta bestelako diru ordainketak, tartean Zuriarrainena, eta puztuta dauden beste zenbait.

        Ordu erdi baino gehiago behar izan dute azalpenak emateko. Burura etorri ahala, hurrenkerarik gabe, kontatzen ari direla iruditu zaio Norari, berak gustuko duen ordenaren arrastorik ez. Azalpena bukatu denean, ezer esan aurretik, Norak etxeari begiratu azkar bat egin dio eta plastikoak besterik ez ditu ikusi, pipiak itotzeko altzariak estaltzen dituzten plastikozko poltsak, eta altzarietan egon behar luketen gauzak hala moduz biltzeko plastikozko poltsak bazter guztietan.

        — Zergatik ez diozue inori lehenago ezer esan?

        — Josuri kontatu genion orain dela aste batzuk.

        — Niri ez zidan ezer esan —gaztigatu ditu Norak.

        — Ezta beste inori ere. Ez dakigu zeren zain dagoen.

        Norak bere irudimenean argi ikusi du nola helduko lukeen Josu lepotik, estutu, aurpegia kolorez aldatu arte; eta segidan irudimenak hurbilago ekarri du, eta egia balitz bezala ikusi du nola jaikitzen den eta aulkia eskuekin helduz nola hausten duen parean dauzkan bi pertsonen buruen kontra. Borborka dabilzkion irain guztiak jarraian bota nahi lizkieke, etxetik ostikoka bidali.

        — Ba al daukazue esaten ari zaretenaren frogarik?

        — Josuri eman genion —esan du Etxebek lehor.

        — Fotokopiarik ere ez genuen egin —erantsi du Herrerak.

        Norak une batez zalantza ere izan du gertatzen ari denaren egiazkotasunaz.

        — Orduan, zertara etorri zarete nigana?

        Herrera urduri mintzatu da:

        — Agian zuk zerbait egin zenezakeela uste nuen.

        Ez dute askoz gehiago solas egin. Berandutu egin da, zentzu askotan gainera, pentsatu du Norak. Jateko edo edateko ezer eskaini gabe eraman ditu Norak kaleko atera.

        — Lehenago esan behar genizun —esan du Herrerak.

        Etxebek ez du hitz egiteko asmorik. Distantzia motzean gutxienez hiru metroko aldea atera die beste biei eta igogailuaren botoiari sakatu dio. Bitartean, atea gurutzatzen ari dela, Norak Herreraren sorbalda ukitu du. Agian fereka zen, akaso kolpe txiki bat, baina Norari ez zaio batere argi gelditu zer egin nahi zuen eta, hala ere, Herrera lasaiago joan dela iruditu zaio.

 

 

Hondartza ondoko etxe-atarian dago berriro, baina oraingoan Norak ezin du asmatu aitortzeko moduko motiborik han egotea zuritzeko. Desosegu horri izkin eginez, igogailuan sartu da eta atsegina iruditu zaio adineko senar-emazte batzuekin eguraldiaz jardutea Josuren solairuan irten aurretik, eta txirrina jo gabe igogailuan behera joan denean, Norarentzat ederra izan da portaleko atea ireki eta euria egin ondorengo itsaso usaina sentitzea, bi pauso emanez hondartzako pasealekura iristea. Lehen aldiz irudikatu du bere burua etxe hartan bizitzen, egunero inguru hartan bueltaka. Ideia erakargarria da.

        Zebrabidean dagoela, kotxe batek errepidearen erdian dagoen putzua zapaldu eta Nora zipriztindu du. Ur zikina. Arropa hauekin kalean ezin duela jarraitu erabaki du. Umorea aldatu zaio. Agian estreinakoz jabetu da ezin duela horretan jarraitu. Herrerak jakinarazi ziona kontatu beharko du. Badaki enpresan ez daukala etorkizunik. Eta Josu ere hortxe dago. Norak bere burua engaina dezake, baina neurrian.

 

 

Anderrekin hitz egitea da aukera onena, Noraren ustez. Azken asteetan enpresan ikusi ez duenez, telefonoz deitu behar izan dio. Hariaren beste aldetik Anderrek lehor erantzun dio eta Nora, ezustean harrapaturik, ez da gai izan esan nahi ziona azaltzeko. Hitz gutxitan adierazi dio, agian zakar xamar, berarekin elkartu nahi lukeela.

        — Bajan nago, Nora. Ez zait komeni bileretan ibiltzea.

        — Ez nekien ezer.

        Zer moduz dagoen galdetuko lioke, baina ez da ausartu. Horren ordez, orain elkartzea oso garrantzitsua dela esan du, eta lan orduetatik kanpo edozein momentutan eta lekutan bil daitezkeela. Anderrek ezetz erantzun dion arren, orain arte ezezaguna zitzaion desesperazio sentimendu batek bultzatu du Nora eta, bere ohituren kontra, egoskor tematu da. Eztabaidari eusteko indarrik gabe akaso, Anderrek gaur bertan elkarrekin bazkaltzea proposatu du. Cata izeneko tabernan adostu dute hitzordua, Egia auzoaren goialdean. Menuaren zerrenda bukaezina irakurtzen bukatu dieten bezain azkar hasi da Nora buruan darabilen guztia kontatzen. Anderrek muzindurik entzun du, lehenik babarrunak eta gero txipiroiak tintan gogotsu jan bitartean. Norak piper beteak amaitzearekin batera ahoskatu du azalpenaren azken esaldia:

        — Jendeak jakiten duenean kaleratze masiboak egongo direla, piztu egingo dira.

        Anderrek aspertuta dirudi.

        — Zuri zer iruditzen zaizu?

        — Egia esatea nahi baduzu, tarte baterako behintzat nahiago dut kontu hori bazter batera utzi. Orain artekoa nahikoa eta soberan izan da niretzat.

        — Ez zara besoak gurutzatuta geldituko, ezta?

        — Barkatu, Nora, baina zu ez zara jendea epaitzen hasteko pertsonarik egokiena.

        — Zer esan nahi duzu?

        Lehenago inoiz ikusi ez dion keinu bat du Anderrek aurpegian.

        — Jende guztiak daki zuzendariaren semearen lagun ona zarela, ia elkarrekin bizi zaretela. Askotan ikusi zaituzte bere etxetik sartu-irtenean. Zuk bai daukazula azal gogorra. Bitarte honetan gure artean ibili zara, adiskidea bazina bezala.

        Norari kosta egin zaio ulertzea Anderrek argi eta garbi azaldu diona. Ez da posible, pentsatu du. Barruak bueltaka hasi zaizkio, botagura sentitu du. Hitzak ahoskatu ezinik egon da bost minutuan. Norak uste du ez dela gai izango bizpahiru esaldi baino gehiago esateko eta, beraz, hitzak ondo aukeratzen ahalegindu da.

        — Niri buruz nahi duzun guztia pentsa dezakezu, baina behintzat saiatu esan dizudana egiaztatzen eta, beharrezkoa bada, neurriak hartzen.

        Anderrek hasperen egin du pentsakor gelditu aurretik.

        — Gogo txarrez bada ere, egingo nuke, nahiz eta zuregatik ez izan, Nora, bestela ere saldukeriaz aspertuta nago eta. Baina ahaleginduko banintz ere, ez nuke ezer lortuko, enpresako jendearekin neukan harremana eten egin dudalako. Zuk hitz egin beharko duzu haiekin.

        — Zu ez bazara nitaz fidatzen, zer pentsatuko dute haiek?

        — Oraintxe bertan ez zait gehiegi axola.

 

 

Manuelekin hitz egitea beste aukerarik ez dauka Norak. Sindikatu horiko gainerako kideei dakien guztia kontatu dienean, behiek trenari begiratzen diotenean bezala so egin baitiote. Manuelek itxura osasuntsua dauka gaur eta Norak itzulingururik gabe azaldu dio Herrerak kontatu ziona. Besterik ez zela falta errepikatu du Manuelek behin eta berriro, baina Norari ez zaio iruditu Manuel gehiegi asaldatu denik. Ez dakit aurretik ere susmoak izango zituen edo ez, pentsatu du Norak, edo bere egoeran beste guztia ez zaion hainbesterako iruditzen. Norak ez du aukeratzat ere onartu nahi Manuel jakinaren gainean egon zitekeenik, horiek Alberto Zuriarrainen kontuak direla pentsatzen baitu.

        — Nola doa enpresako lan hitzarmena?

        — Sinatzear dago. Badirudi orain arte izan dituzten baldintzak antzera mantenduko direla. Garaiak kontuan hartuta, ez da lorpen makala.

        Norak ez dauka eztabaidarako gogorik eta zuzenean galdetu dio amiantoak gaixotutakoei enpresak eskaini dizkien kalte ordainei buruz.

        — Tratu batzuk itxita omen daude jadanik. Hori esan didate behintzat. Baina nik neuk ez daukat berririk.

        Norak ez daki sinetsi behar dionetz.

        — Hortaz, Manuel, zer egin dezakegu kontatu dizudanarekin?

        — Gaur bertan hitz egingo dut Zuriarrainekin.

        — Zuriarrainek aspalditik daki kaleratuen zerrenda hori badagoela. Ziur nago berak ere zenbait izen erantsiko zizkiola, besteak beste, nirea azken asteetan. Eta berriro esango dizut: enpresak behar baino diru gehiago ordaintzen dio Zuriarraini, eta ez da opari bat.

        — Zer egin dezaket nik?

        — Urte askoan egin duzu lan enpresa honetan. Nik baino hobeto jakingo duzu zer egin.

        Isilik gelditu dira harik eta Manuelek hitza berriro hartu duen arte:

        — Ez dakizu zer gertatu zaidan aste honetan. Ilobak kezkatuta deitu dit. Hemengo amiantoaren berri badauka, noski. Beraiek ez daukate halakorik enpresan, baina soldatan plus bat kobratzen dute beren saileko lanen toxikotasunarengatik. Hiru lankidek utzi egin behar izan dute iloba dabilen saila, produkturen batek kalte egiten dielako. Osabari gertatu zaionez, iloba beldurrez dago ez ote duen berak nire egoera biziko hogei urte barru.

        Nora orain eta hemen besteentzat adibide ona izatearen garrantziaz mintzatu da. Une batez ahaztu egin nahi izan du jendeak berriro kale egin diola. Orain dela garaia gauzak ondo egiteko errepikatu dio Norak, eta Manuelek baietz erantzun dio, oso garrantzitsua dela, baina azkenean bakoitza bere etxera joan denean, Norak badaki ez dutela ezer gehiago egingo, bukatu direla hemengo saiakerak, eta kaleratuen zerrenda noiz argitaratuko duten itxarotea besterik ez zaiola falta bere izena bertan irakurtzeko. Horregatik hasiko da bihar goizean beste lan baten bila. Sabelean korapiloa duen arren, perspektiba horrek ez du hainbeste kezkatzen. Okerrena, azken urteetan arrastaka eraman behar izan duen sentsazio horren itzulera izan da, mundu honetan bakar-bakarrik sentitzearena.

 

 

Etxekalte taberna gauez eta parrandan soilik ezagutu badu ere, arratsaldetan kafea hartzeko leku lasaia da. Gaur Josurekin egin du hitzordua. Nora propio iritsi da hamar minutu lehenago tabernara, inguruko inork entzungo ez dituen bazter batean hitz egiteko leku egokia hartzeko eta, bide batez, Josuk atea gurutzatzen duen momentutik arreta handiz aztertu ahal izateko. Nora harritu egin da Josuk hasieratik transmititu dion alaitasunarekin, ezer gertatu ez balitz bezala. Baina Norak egunak daramatza Josurekin izan nahi duen elkarrizketari buruz hausnartzen, ideiak argitzen eta ordenatzen, eta orain ez dago prest berak pentsatutako gidoia lehenengo esalditik ez hasteko:

        — Denbora asko pasatu dugu berriro elkarri hitzik egin gabe.

        — Bai, beti berdin gabiltza, urruntzen eta gerturatzen. Orain hurbiltzeko garaia izango da, ezta?

        Esaldi horrek ez du Nora ezustean harrapatu, aurreikusi dituen aukeretako bat da. Lasai dago Nora, ezer espero ez duenaren rolean sartzeko ahaleginean. Josuren itxura berehala aztertu du: zurbil, baina ondo lo egindakoaren aurpegia, dutxatu berria, estreinakoz jantzi dituen arropak soinean, eta batik bat patxada, Norarentzat sinesgaitza baina eramanerraza den aldarte bare eta lagunkoia.

        — Non ibili zara azkenaldian?

        Josu lanpostu berriari buruz mintzatu zaio, beste enpresa batean omen daukana, eta parrandak eta ajeak ere izan ditu hizpide, baita surfa ere, aspaldiko partez surfa, egun nahasienetan ere itsasoan sartzeak zenbat lasaitzen duen, eta abar; baina Norak zarata besterik ez du entzuten. Lehen hitza ahoskatu duenetik imajinatu du Josu egongela berriko sofan etzanda, telebistak hipnotizatuta eta telefonoz pizzak eskatzen, etxetik ez irteteko, kalean nahi ez duen norbait topatzeko beldurrez, eramateko modukoa ez den zerbait leporatuko dion inorekin liskarrik ez izateko beti egin izan duena: desagertu.

        Nora aspertu egin da etenik ez duten Josuren kontuekin.

        — Galdetzen ez badizut, ez didazu esango: nola lortu duzu pisua? Badakit informazioa eman zizutela, baina horrekin ez zinen urrutira iritsiko.

        — Bila jarraitu nuen. Badakizu egoskorra izan naitekeela. Originala den ezer ez dut aurkitu, beste edozeinek pixka bat ikertuz gero aurkituko luke, baina niri askorako balio izan dit asmo batzuen berri izateak. Adibidez, kontatu didatenaren arabera, enpresa desagerrarazi egin nahi dute, orubea birkalifikatu eta bertan eraiki. Badirudi hasieran etxebizitzak egin nahi zituztela, baina orain, krisia dela eta, eraikin publikoren bat egiteko asmotan omen dabiltzala.

        — Galdezka hasi eta besterik gabe erantzun dizutela esan nahi didazu?

        — Zuriarrainek aholkatu zidan zer ate jo.

        — Bere diru sarrerei buruz hitz egin zenionean?

        — Badakizu denok daukagula nondik heldu.

        — Eta berak zergatik daki hori?

        — Suposatzen dut Zuriarrainek informazio horrekin karta batzuk gorde nahi dituela poltsikoan, noizbait kalte egin nahi badiote, babes bezala erabiltzeko.

        Norak bere baitan gorde du sentitzen ari dena, baina ez du gelditu nahi egia jakin gabe.

        — Oraindik ez didazu kontatu nola lortu duzun pisua.

        — Harreman sare horietan izen asko daude zikinduta eta azkenean denei komeni zaie ni bezalako inkontrolatu bat baretzea.

        — Mutu egotearen truke, etxea oparitu dizute.

        — Ez nekien zure ustez ere hain indartsua nintzenik.

        — Indartsua zu?

        — Indartsua naiz, bai, eta horregatik lortu dut beste enpresa batean lanpostu on bat eta, gainera, etxea bost urtez 200 euroren truke alokatzea.

        — Merkea zara gero.

        — Lortzeko aukera nuen guztia eskuratu dut.

        — Hori ez esan behintzat.

        — Denborak arrazoia eman dit. Zer gertatu da, adibidez, lan hitzarmenarekin?

        Aste honetan egin dute lan hitzarmenari buruzko erreferenduma enpresan: parte hartze txikia eta baiezkoa nagusi. Norak ez dauka horri buruz eztabaidan aritzeko gogorik, baina ezin izan du eragotzi taberna hartan mahaiaren bueltan nork bere rola betetzea: Josuk porrota nabarmendu du eta Norak, berriz, abstentzio aktiboa. Hilabetetako mozkorraldiaren ajea bizitzen ariko balitz bezala sentitzen da Nora. Une honetan ez daki ziur nork zer pentsatzen duen zehazki, baina uste du argiago ikusiko duela egoera atseden hartzen duenean, denbora igaro ahala, eta tartean behar adina hausnarketa eginez gauza bakoitza bere lekuan ordenatzen duenean. Oraingoz bere rola betetzen ari dela besterik ez du sentitzen.

        — Eskura izan genuen, Josu.

        — Zure irudimenean bakarrik.

        — Badakizu hori ez dela egia, baina utz dezagun horrela, mesedez.

        Norak ez du jarraitu nahi non buka daitekeen ez dakien elkarrizketa baten bidetik. Aurreko egunetan diseinatu duen gidoiaren eskema berreskuratzen saiatu da. Alferrik, ordea. Josuk eten du ahalegina:

        — Ez al zaizu inoiz burutik pasatu hondartza alboko pisu horretan bizitzea?

        — Josu, mesedez.

        — Ez zinateke nirekin gustura biziko?

        — Biok jakin behar genuke hori ez dela posible.

        Norari gaina hartu dio desoseguak, Josu bere alderantz lerratzen ari baita elkarrizketa. Norak alde egin nahi luke tabernatik. Horregatik erantzun dio hain azkar Josuk luzatu dion afaltzeko gonbitari, ezetz, hitzordua daukala lagun batekin.

        Urrunera begiratu gabe, hurrengo pauso txikia norantz bideratu badakiela irten da Nora: zortzietan Bulebarreko erlojuan, Herrerarekin elkartu, ogitartekoa jan eta zinemara. Norak ez du uste Herrerarekin hitzordu askoz gehiago egingo dituenik, baina oraingoz analgesikoa da. Atsedena besterik ez du behar, laster itzuliko da bere onera.