Gogoeta laburrak
Ezerezaren itzala,
txori imaginarioa.
Denbora ez doa.
Geu goaz denboran.
Baso hura ederra zen.
Halaxe diost
ustelbako azken enborrak.
Gaua diozu?
Ez iezaiozu itsuari
halakorik aipa!
Nori mintza hatzaio,
ixiltasun hori!
Bizitza,
heriotzarik luzeena.
Izuaren izu naiz;
hator izu hori!
Ez niri aterik jo, Herio,
neu bait naiz
atea bera.
Ixilik aurkitzen banauk
eroan nazak ixilago.
Gorrok aditzen ditugun kantuak
entzunezinak zuentzat,
entzumendunok!
Etorkizun argitsua dakust
itzalaren adarretan zintzilik.
Lehertu egin da nire bihotza;
taupada barik
bare doa orain odola.
Zerk elikatzen ote gosea?
Zeren gose ote naiz?
Egarri sikua naiz.
Ur sikuren batek
asetuko ote nau.
Begiak zabaük
ametsak ditut gogoan.
Ezerezera noa bakarrik;
ezereza, bakardadera.