Egutegi esperimentala
Egutegi esperimentala
1986, poesia
96 orrialde
84-398-5463-X
azala: Kaekus
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

Lakuntza abuztuan

 

              —I—

Ez da itsasorik hemen:

klorofila errakor batek

ezertzen dizkie ezkata ernagarriak

eltxoen ibilera zentzugabeei;

gartzeletan usteltzen dira

etxeko hormetan urdinduta

datzaten argazkietako haurrideak.

Garitzan igerika enarak

arrain desbideratuak bailiran,

geltokiko andena kai.

Tristuraz naiz bainatzen

arratsalde sargoritsuenetan ere

—hemen itsasorik ez dela jakin arren—

eulien maniobra zoroetan

norbaiten ausentzia ozeanokorra

somatzen dudan hauetan,

                                        Mikel

 

              —II—

              ametsa

          urdin    larraina

        Beilegi    itsasoa

          Igeri    sosoa

        Hegaz    arruina

 

              —III—

              fruituak

Onduta abailtzen dira fruituak lurrera,

bertan ustelduz haziak askatuta

muskila husteko, alua erdiminez zabaltzen

duen emakumeak bezala.

Halakoxea dugu bizitzaren kontraesan dialektikoa:

sator itsuena gaua

gau bihurtu behar dutelarik eguna bera ere

lurpean bizigu itzaltsuak zulatuz.

 

              —IV—

              euliak

Irailean hilko dira euliak

hutsik utziz gelak.

Hazkura estrainoren bat nabarituko ote

gure soineko bazter ezkutuenean

non heuren hankak

pausatu ohi bait ziren

udako arratsalde sargoritsuetan.

 

              —V—

Hara gaua

ixila

harako mendian

lainoa eratzen.

Hara pagua

ia hila

harako basoan

horbela laztantzen.

 

              —VI—

Astiro, badoa

gaueko fadoa.

Laster da geroa

iragan eroa.

 

Ilun hariztia;

garratza eztia.

Tristuraz bustia

gizonon astia.

 

Han katumizarra;

dirdir artizarra.

Goizeko sukarra,

esnatze zakarra.

 

Zuhur amarauna;

more okarana.

Banoa laztana,

orain, zeuregana.

 

Erreka doa artez,

lainoa negarrez.

Hurrera zaitez

ni zeureaz betez.