Ludwig Van Beethoven entzuten
bederatzigarrena
lehen mogimendua
hondoraketa orduko une larrian
belarriak gorturik
neure eskuak luzatzen dizkizuet
azkenengoz
laberinto zoro honetan
esperantza apurren bat
izan dezazuen
bigarren mogimendua
baso erdian
ekia nola urtzen zen
ikusi nuen
Berunezko ibai ilunek
ludiazala estalita
kristalezko hegazti gardenak
abiatu ziren
ortzian barna;
hegoetan zerizkien eskatez
osoturiko euria
ari zuen
ilargiaren ipur masaila biluzia
artizarraren atoian
izerdi tanta distirakorrez
inguratu arte
hirugarren mugimendua
I
Zuhaitz lerdenak,
ibai gardenak;
norenak ote zeuok?
denborarenak.
II
Bazoaz arin;
horrexek dit min.
Geureak ere ziur
laster behar egin.
III
Itsaso zimel;
eguzki epel.
Giza bakardadetik
hutsari: hel! hel!
laugarren mogimendua
I
Isildurik ahotsak.
Odolik ez bihotzak.
Lortua ote du garaipena,
azkenik, heriotzak?
II
Loreak du arantza,
haizeak be zalantza.
Etsipen karraixiz mintzatzen da
berriro esperantza.
III
Isurtzen den odolak
eratzen ditu uxolak.
Fruitu berririk emanen ote
aintzinako arbolak?
azkena
Enara itsuak be urtero
gure zoko bazterretan;
gu, ostera, kateotan,
askatzeko, zer espero'?