Egutegi esperimentala
Egutegi esperimentala
1986, poesia
96 orrialde
84-398-5463-X
azala: Kaekus
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

Zeruan isurtzen dute goizero gernua

sekula ere iruditu gabeko piztiek,

muga harunzko monstru erraldoi basatiek

berpiztu egiten digute berton ifernua.

 

Errobot mekanikoen lantuzko doinua

jotzen dutela elektrotresna eriek

semaforo zuri, gorri, eta orlegiek

ezerezari egiten diote keinua

 

eta auto ihestutuei darien kedarra

ez ote Heriok bidaitzen digun zezenak

barne muinetan iltzaturiko adarra?

 

Tristura hauts ilunez estalita iraganak

neronen bizialdi artegatsu bakarra

irribarretsu itxaroten nauka azkenak.