Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
azala: Lander Garro
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
aurkibidea

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Lolitaren klasekoa
Jon Arano

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Kristalezko kanika batean zehar
Eneko Olasagasti

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Espaloirik gabeko hirirantz
Mikel Untzilla

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

Erosi: 15,20
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Lolitaren klasekoa
Jon Arano

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Kristalezko kanika batean zehar
Eneko Olasagasti

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Espaloirik gabeko hirirantz
Mikel Untzilla

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

 

 

Casa Tomada

 

Kanko Ispizua

 

Susa 19 / 1986ko azaroan

 

 

                        Cortazarrek Casa Tomada idatzi zuela,

                        katixima berria otsoentzat

                        eta

                        alokairu orrietan zehar ihes.

 

 

Hartzazu kafea, Mari, besterik ez dago eta. Berau berotzeko ere ez daukagu butanorik, kanpoan erosi behar izan dut. Badakizu, termoagaz joan eta sei ebaki eskatu. Beno, beste inoiz ere antzekoa egin dugu. Bai, badakit oraingokoa azkena dena eta oraingoan urrunera goazena, baina ez dugu horregatik kafea hotzituten utziko. Egiozu putz bero badago. Ez, benetan, ez naiz damutzen; oraindik lehenengo gauez oroitzen naiz. Holan por holan ezagutu genuen elkar, zu tabernako barra atzean alkandora erremangatuta eta ilea zapi gorriagaz lotuta. Koleta alde batera eta bestera astintzen ezetz esaten zenigunean. Ezetz esan eta atzera bueltatzen ginen zeure menosprezuak sufritzera. Oso gustuko genuen zure aurpegi haserretua eta mugimendu elektrikoak. Aita oso pozik zebilen gugaz, oso kliente fijoak ginen eta. Hantxe zegoen beti «Mari, zerbitu egiezu mutiko hauei, ez duzu egarri direla ikusten ala?». Eta zuk, ahotsa jakin dakizun garratzen jarrita, «zer gura duzue?» itauntzen zenigun. Gero kulturetxearen lokaletatik bota gintuzten eta norberak bere bidea hartu genuen. Ni Bilbora eta besteak batek daki nora. Urteak pasatu ziren berriz ikusi arte; oraindik ere gogoratzen zara? Kristorena zeneraman gainean, speeda hartuta zenuen eta begiak distiratsuak. Han zenbiltzan neuri begira eta begira zeure atzamarrok hormako kristalean jolasten zutela. Gogoratzen zara? bakarrik zeunden une hartan, atzamarrok kristalean olgetan eta zu irribarrez, distiratsu. Halako batean, eskuak atzerantz egin eta koleta bat egin zenuen. Eta irribarrez hainbatetan ezetz esan zidan koleta erakutsi zenidan. Eta ahots goxoaz «ez duzu gura?»; berbak zeure begietatik irristatzen ziren. Geroztik beti, goizetan begiratzen dizudanean, berdin ikusten zaitut; eta batzuetan lotsatu egiten naiz, ondo dakizun moduan. Baina zeure aitak ez nau begi onez ikusten izan. Lehenago bezero ona izan banintz ez du sekulan ere onartu guk biok ez ezkontzearena eta holan bizitzearena, etxerik etxe eta herririk herri. Bai, neu ere lokartzen hasia naiz, kafea edateari ekin arren. Iluntzera arte ez da inor etorriko, ordurako urrun izango garela. Eurek pentsatu baino urrunago. Gomutatzen zara plazan bizi ginela, zelan patronoa etorri zitzaigun periodikoa eskuan eta arrantzaka? Jada bazeukan geure hurrengo pisua boligrafo gorriz markatuta; gu botatzeko etorri eta bageunden urrun, bere arrantzak entzuten ez diren lekuan. Koitadua! Ez dakit konturatu zinen, baina polizia eta guzti izan zen gau hartan gure inguruan. Komisaldegian sekulako garrasiak entzuten ziren, biok ginen elkarren bila, zeu bortxatzen zintuztenean. Inpotentziak eraginda negarrez eta garrasika. Ez diegu sekulan ere barkatuko, ez. Ubeldurez beteta zeunden irtetean eta neu kartzelan, urruneko leku horretan zugaz elkartu ezinean. Koleta beltz horrekin olgeten zenduen baina. Edazazu kafea hotzitu baino lehen. Nerau ere lokartzen hasia naiz eta erdia baino ez dut ikusten, baina zeure gorputzaren epeltasuna sentitzen dut oraingoz. Laster hotzitu egingo zaizu gorputza, geroxeago biok elkarregaz izateko.

 

 

AUZOKO ORRI PARROKIALEAN AGERTUTAKOAREN ESTRAKTOA:

»...Lehen egunean gertatu zena da gaur eguneko egoera azaltzen duena. Drogadikto bikote bat agertu zen hilik sobredosia dela medio. Ardi galduen gisa jokatzen duten gazteek ez dute inolako laguntzarik jasotzen drogarengandik; paradisu faltsu bat izan ezik. Hor ikusten da egoera sozial honen helburu gabezia...».