Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
azala: Lander Garro
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
aurkibidea

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Kristalezko kanika batean zehar
Eneko Olasagasti

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Espaloirik gabeko hirirantz
Mikel Untzilla

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

Erosi: 15,20
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Kristalezko kanika batean zehar
Eneko Olasagasti

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Espaloirik gabeko hirirantz
Mikel Untzilla

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

 

 

Lolitaren klasekoa

 

Jon Arano

 

Susa 28 / 1992ko apirilean

 

 

                        «Aita izan hadinean,

                        arrautza parea jango duk».

                        Nabokov bat izatera iritsiz gero

                        arrautza parea eta txistorra.

 

 

Malezia, zakukada malezia huen taberna-zulo hartan lan egiten nuenean. Hi aurrean zilipurdika ikusi baino, askotan ikusi ez bahindudan nahiago.

        Eta halere, hire etorreraren zain. Zakar, mostradore atzealdean, nengoen lekura arrimatzen hintzen arin-arin, trotaxka batean. Oraindik ez zakinat zerk distiratzen zuen hire muturjean etortzen hintzenero.

        Hire zerri-begien likiskeria edota titi llabur haien boluptuositate sorta; ala bisajean antzematen zitzainan gosea, ezpainen dardara; denboraren poderioz, ipurtaldea batik bat, zabaldu zain gorputz meharra lujurios?

        Gazteen ohizko blue-jeansetan kaltzadorez sartuta, ia kabitu ezinik atzealde estuak, amodiorako helduleku politak sumatzen nitinan. Handik lasterrera ezingo huen geroztik jada izan haizen gorotza disimulatu.

        Ez zakinat biotako norena ote zen maleziarik handiena. Erabat probo etortzen hintzen, jakinaren gainean ez bahengo bezala. Hamalau-hamabost urte besterik ez, dedios!

        Eta falta hintzen berriz, sukalderako eskakizunak noiz iritsiko zain irrikaz ni. Edota fregadera topetaraino bete zain alferkerian; abasto ezin eman txikiteroei eta esku bat norbaitek botako balu gustura hartuko nuela. Ez ninan erregutu beharrik izaten.

        Tabernako betekadak baretzen ziren orduak nitinan maiteago ordea. Hitz egiteko, begiradentzako ordu aproposagoak, kafea hartuz bakoitza bakarraren alde banatan. Hobe alde berean bazen. Izkinako hozkailu kameraren ertzaren gainean, punttaren punttan, igual jesarriko hintzen, haren bibradurak hankarteko hazkura errenditu ezinik; harekintxe laztantzen atzera eta aurrera, oharkabean, oharkabean bezala edota oharkabe plantak egiten, besteok konturatuko ez bagina bezala.

        Eta nik berriz, momentu horietan, ia-ia burua galtzeko zorian, horretan harrapatuko bagintuzkete ere, ez zakinat zer gertatuko zitzaigula jakin arren, nirera ere estutuko hinduket, kosta ahala kosta.

        Nahikeriak gogoa irensten eta, ezin atzeratu, edozein aitzakia jarriko ninan, «ea apaleko botila horretara iristen zaren», nahiz eta gero kalenturak areagotuko zitzaizkidala jakitun izan; gero bakardadean zamalkatzen hindudanean ederto. Baina horretarako, heure keinu lasziboenak nolakoak ziren antzemateko, irudikatzeko fideltasunez, edozein aitzakia emango ninan eta, sarri askotan ezer ez trukean, kostatako oparia bestetzuetan, zeina erreketa guztietatik salbu utziko nuen, hik beso bat altxa adibidez eta besazpia erakuts hezanean. Neska-gorria edo anderetxoa, zer ote hintzen galderari eginiko erantzunak utzi nindinan ase.

        Baiezkoa, emakumetxo hintzela, soberan frogatu ninan harriturik. Hiri arropak erosten zizkinana ez zunan astotik erori oraindik, umetzat hindukaten. Titi-zorroen ezak iraun zezala erregutzen ninan barru-barruan eta kamisetatxo haren peko loturarik gabeko tititxoak eta beltzaranago sumatutako puntatxoak maitatzen hasi.

        Gauak sukar batean iragaten nitinan askotan, izerdiz blai, jostorratz edota puntapaxa ontzi bilakatu balitzait bezala gorputz osoa, desioa, izerdi eginaraziz hankarteko makilari, heure gerri horiek, anfora, ikusiz istant batez, aurrean edukiko bahinduket bezala. Egunez hartu apunteak, gauez arte obra egiteko.

        Inuzente plantak hain ondo egiten zekien hire itxura kopetan nuela hartzen nindinan loak. Egunez nire gorputzean preso egiten nindunan eta ni kieto, ezinbestean, halako begiratuak botatzen hizkidan, deusez bezala.

        Arratsez arrimarazten hindudan eta orduan bakarrik ematen soka askea fantasiari. Orduan zamalkatzen hindudan, bakardadean, ederki.

        Alde egin ninan zesante azkenik halako batean zuen tabernatik, bai, eta, ezin soporta hire itxura, ezin agoanta eman gabeko musuak eta igurtziak. Ez egitekoetatik libre nagon, Lo. Igualeko lasaitasuna!