Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
azala: Lander Garro
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
aurkibidea

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Lolitaren klasekoa
Jon Arano

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Espaloirik gabeko hirirantz
Mikel Untzilla

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

Erosi: 15,20
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Lolitaren klasekoa
Jon Arano

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Espaloirik gabeko hirirantz
Mikel Untzilla

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

 

 

Kristalezko kanika batean zehar

 

Eneko Olasagasti

 

Susa 9 / 1983ko azaroan

 

 

Neskatoa eserita dago. Eskuak bata bestearen gainean, bata bestearen gainean dauden izterretan ezarriak dauzka. Begiradarekin alde batetik bestera dabilen zuri-beltzezko irudia jarraitzen, zerbait bilatzen du. Begiak ez ditu pertsonaia mugikorretik kentzen. Zerbaiten beharra baino premia. Zain, igarotzen diren une guztien antzera.

        Neskatoa eserita dago kafetegian zuriz margoturik dauden burdinazko aulkietako batean. Parean era berdineko mahaia eta gainean itxaronez hoztu den kafesne katilu erdia, azukrerik gabea. Buru erdian duen erretenetik bi aldeetara ile koipetsu, beltz eta kizkur gabea bakantzen da, begien parean gantxo batekin eutsita. Simetria galdu baten bila.

        Begirada alde berera zuzentzen du ia denbora guztian, kamareroak ziztu batean daraman bandejari begira. Besoa goian, bezeroek, mahaiek eta aulkiek sortzen dituzten oztopoak gaindituz. Begirada bandejan islatzen zaio, ertzean, etengabe, eskaparate baten aurrean jostailu preziatuena begiratzen den bezalaxe. Erregeen zain dago, eskutitza bidali eta erantzunaren zain.

        Neskatoak ordu asko pasa ditu aulki zurian eserita, mutilaren etengabeko joan-etorriak zaintzen. Plazer berezi bat suma daiteke bere aurpegian, mutikoak bira bat aprobetxatuz begiratu eta irribarre egiten dionean. Horretaz aparte beste ezer egongo ez balitz bezalaxe. Inork ez dio erreparatu bien artean sortu den konplizitateari. Kristal hotsak noizbehinka hausten duen zurrumurru bat besterik ez da entzuten. Atetik barrena mutikoaren silueta galdu egiten da. Burua jaitsi egiten du orduan eta, magalean dituen eskuekin oharrak eginez, atzamarrekin ez dakit zer kontatzeari ekin dio. Zazpi kontatutakoan burua altxa du berriro eta zain geratu da ate aldera begira.

        Baina oraingoan ez dago esperotako irribarrea, eta beti bezala egin beharrean, ezkerraldetik, bera eserita dagoen lekutik eskubirantz jo du zer edo zer ezkutatu nahiko balu bezala. Neskatoak, berriz, ez dio begiradarik kentzen, eta orain ez dio bandejari begiratzen, aurpegia bilatzen dio interes bereziz. Azkenik, mahai guztiak zerbitzatu eta gero, beregana hurbildu eta espresio ilun batez, kafesne bat luzatuz, ahopeka esan dio:

        — Nagusiak esan zidan hau dela azken kafea, hire azken kafesnea hemen!

        Beste ezer galdetzeko denborarik gabe, mutikoak berehala eman du buelta, bi mahai pasa ondoren atetik desagertzeko. Neskatoak burua jaitsi du eta hitzak kontatzen hasi. Zazpigarrenera inoiz baino lehenago iritsi eta burua altxa du kamareroa berriro noiz azalduko den zain.

 

 

Neskatoak eskuak magalean ditu, baina orain ez du ezer kontatzen, eta malko bakarra konta daiteke bere ezkerreko masailean, kafetegi aurrean dagoen bankuan eserita. Denbora osoz ikus dezake mutikoaren irudia, urrunago, bandeja goian daramala mahai batetik bestera. Oraindik ere bueltak aprobetxatzen ditu ñabardurarik gabeko irribarre apalago bat zuzentzeko. Neskatoak begiradak zenbatzen ditu orain, eta noizbehinka alboko Aurrezki Kutxako erlojuan hamabiak arte falta diren minutuak ere bai. Hamaikak eta hamar dira.

 

 

Neskatoa eserita zegoen. Esku bat goian zuela alde batetik bestera zebilen kamareroaren arretaren bila. Kamareroaren buelta bat profitatuz nabarmenagoa egin zuen deia, eta honek bazihoala adierazi zion. Beste mahai batetik pasa, zerbitzatu eta hurbildu egin zitzaion.

        — Zer hartu behar duzu?

        — Kafesne bat mesedez.

        Nik hogei duro poltsikotik atera eta mahai gainean utzi nituen. Aurrezki Kutxako erlojuari begiratu nion. Hamaikak ziren. Idoia gaur ere ez da zitara azaldu. Kristalezko kanika eskuan gordeta etxerantz abiatu nintzen.