Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
azala: Lander Garro
Aspaldiko lagunen bisita
Zenbait egile
2008, narrazioak
216 orrialde
978-84-92468-07-2
aurkibidea

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Lolitaren klasekoa
Jon Arano

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Kristalezko kanika batean zehar
Eneko Olasagasti

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

Erosi: 15,20
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Hitzaurrea
Mikel Elorza

Pinpilinpauxa betiko
Josu Landa

Pianistari tira
Pako Aristi

Autobusa
Mikel Hernandez Abaitua

Beranduegi
Jose Luis Orokieta

Yesu gure Yainkoaren eriotza
Xabier Montoia

Piko o mordisko
Pepe Zulaika

Alegiak
Edorta Jimenez

Bitan banatuko bagina bezala
Iņaki Uria

Alferrik ari haiz, Bonifazio
Juan Luis Zabala

Juan Pedro Bengoetxea kalitzeko bost manera
Jose Luis Otamendi

Lolitaren klasekoa
Jon Arano

Pasteur doktoreari
Mikel Reparaz

Aitonaren kotxea
(eta ni hemen kartzelan)

Maripi Solbes

Portuan
Joseba Urizar

Kristalezko kanika batean zehar
Eneko Olasagasti

Nolabaiteko bushtarrak ginen
Itxaro Borda

Denborak berdin-berdin korritzen du eta
Iņaki Uriarte

Erre
Joxean Sagastizabal

Amaitu dezagun behingoz!
Amagoia Gurrutxaga

Ixodiae ventricosus
Pablo Sastre

Casa Tomada
Kanko Ispizua

S.U. in memoriam
Joserra Utretx

Celosamente gordea
Jon Baltza

 

 

Espaloirik gabeko hirirantz

 

Mikel Untzilla

 

Susa 17 / 1986ko apirilean

 

 

 

ZORTZIAK

 

... eta mahaitxoan sinadurarik gabe utzitako (aurkitutako) oharraren letrek hitz egitean eztarritik ateratzen zaizun ahots fin, histerikoa gogorarazi dit.

        ... eta berehala konturatu naiz bart aipatu zenidan joan beharra zeure neuronen eldarnioa besterik ez dela.

        ... eta idatzi aurretik txokolatea gosaldu duzu paperean utzi baituzu zure aho zabaleko enpasteek gaur goizean eraman duten kolorearen berdina.

        ... eta berehala konturatu naiz ez dudala inoiz, inon, zure begien kolorerik ikusi.

        ... eta mahaitxoan sinadurarik gabeko ohartxo bat utziko dizut (aurkituko duzu) eta oharraren letrek hitz egitean eztarritik ateratzen...

 

 

HAMARRAK

 

Tekadiz tarautzea hain erraza balitz, jadanik/orain, hau irakurtzen ari garenok (aspaldi diot / edo bestela honezkero) bizitza txohitzen digun hainbat sujeta edozein txukela tiñu balitz bezalaxe (esaten dizuet tarautua izanen litzatekeela edozein akelarretan).

        Edozein txaik tarautuko luke gainera bere tekadiz, txuta tarautzen den bezala tekadien artean gaztanbera dagigunean.

        Han entzungo ziren han, nonbait entzun behar badira behintzat, txitxak otsaileko gauetan ahoskatzen dituen hizkiak.

 

 

HAMABIAK

 

Denboraren igarotze gogorrak bustitzen ditu gure neuronak eta zahartzaro zuhurretarantz bidali. Eta kuzkurtuz goaz. Eta espazioa den denbora hori pisu galanta bihurtzen zaigu gorputzaren egotean. Eta denborak ankerki zapaltzen gaitu ludian.

        Eta hala ere ez dugu egunsenti berrietarantz begiratzen, hala ere zapaltzen gaituen denborari so egiten harrapatzen gaitu gauero etorkizunak.

 

 

ORDU BIAK

 

Aurikularraren bestaldetik zintzilikatzen den ahots meharrak galdetu zidanean, erantzunik ez zegoela eta, galdera bera itzuli beharrean aurkitu zen nire baita. Azken galdera. Agurra. Eta elektronikaren kable artean galdu zitzaigun ahotsa sekula guztian ez berreskuratzeko.

        Eta nire baitan ideiek eztanda egin zuten, nire kaskezurra zipriztinduz oroitzapenaren garrez.

 

 

LAURAK

 

... badirudi gaurko berrogeita bi kilometro hauek eternitatearen konkrezioa besterik ez direla, zeren eta daramadan abiadurak ez baitit uzten zinta zuria hautsiko dudan momentua imajinatzeko posibilitaterik. Giharrek, beti irabazteko sortuak izan diren giharrek, aurrera naramate ene plaieretan murgildurik eta zinta zuria haustean biologiak ezin eskaini duen plazera sentiaraziko didate.

        Irabazi egin behar dut. Irabaztean Vangelisen paradisuan sartuko naiz, heroi grekoen artean. Noka arituko natzaio Akilesi, hika Ulisesi eta mortal guztiek zuka agurtuko naute podium gainean eskuak altxatzen ditudanean. Lasterka egin behar dut, korrika egiteko programatuta banengo bezalaxe.

        Ezin dut inolaz ere galdu.

        Neuk hautsi behar dut zinta zuria.

        Niri dagokit ohorea.

        ... eta bihar goizean, egunkarian, 265garrena iritsi naizela irakurtzean, irabazlea gorrotatu eginen dut Olinpon neuretzat gordeta zegoen tokia kentzeagatik.

 

 

BOSTAK

 

Zorura erortzen zaizu begirada. Minaz eta beste gauza batzuez hitz egiten digun egutegiaz bildu eta etorkizunaren inguderaino jasotzen dut. Bertan ankerki kolpatzen dut harrapaka edandako historiarekin eta geroztik ez dakusazu kolpearen eztanda bortitza besterik.

        Zatiak biltzen ditut, burezurreko hutsuneetan kokatu eta zure malkoak torloju bihurtzen dira, torloju antzuak.

 

 

SEIAK

 

Zure begirada hautsia hartzen dut ene esku zimurtuetan oroitzapenaren balantza gorrian pisatzeko. Ispiluaren kontra jaurtikitzen dut aurpegia izerditzen zaizunean eta zure begirada itzultzen zait kosmosaren arkitektura antolatzen duen printzipio bakarra balitz legez, bizitza gatazka berria bihurtzen zaidalarik.

 

 

ZAZPIAK

 

Eskiatzeko betaurrekoetan ispilatzen dagik apur bat ere atsegin ez zaian mundu alua.

        Edozein kazadora beltzetan zintzilik daramatzaan txapek mundu irreala, kolorezko argiz osatutako mundu irreal hori, gauzatu nahi ditek eta mundu alu honen ordez, musikak sortutako edozein kimera hezten duk hire baitan.

        Ez haiz egunero bizi. Ez hago edozein unetan bizirik.

        Bizitza motora igotzean hasten duk eta moto beltz horretan berribiltzen dituk izatearen bide bortitzak utopiaren bila, abiaduran gauzatu nahian hire baitako kimera. Edozein kurbatan, motoaren atzeko gurpila irristatu eginen duk eta hire muinak asfaltoan sakabanatuko dituk (edozein goiz lanbrotsutan langarra sakabanatzen den bezala), eta gasofa usain artetik herioak eramango hau.

 

 

BEDERATZIAK

 

Distira. Izpi distiranteak inguratzen ditu gau giroko irudi telebisiboak. Bitartean, eta berehala, gorputz barrenetik bizi agortuaren izpiek kolpatzen dute bizitzaren azken taupada. Taupada azkentiarra, azkeneko hatsa. Eta hiltzen ari gara apurka. Eta geure bizitza hiltzen ari gara porlanezko basamortu honetan. Eta deus ez balitz gertaturen legez, olinpiadetan giza-makinak errekorrak apurtzen saiatzen dira, miseriaren batidoran.

 

 

HAMARRAK

 

Laser izpiaz inguraturik, misil antzeko irudi amorfoak ene ninietan iltzatzen direnean, neure niniek, bizitza (eta besterik ez) egon beharko lukeen tokian, heriotzaren izpiak dakuskite.

        Zeren eta ez dago lekurik bizitzeko, ez baitago bizirik lekutzeko. Ez dago deusik. Misilak besterik ez dago, ez dago ene niniek dakusaten laser izpiaz inguraturiko desgizonaren heriotza gordina besterik.

 

 

HAMAIKAK

 

        Zutaz hitz egiten badut

        aditzetan mugitzen dira

        desioaren behatzak

        denboraren sekulan

        eta denboraren sekulan

        aditzaren behatzak

        desioan mugitzen dira

        zutaz hitz egiten ez badut.

 

 

HAMABIAK

 

Espaloirik gabeko hirirantz daraman bidaia luzeari hasiera eman bezain laster, begirada neketsua hiri urrun batera zuzentzen ari nintzela ohartu nintzen, eta askatasunaren mapan benetako hiri horretara zuzenduko ninduten bideberri zabalak, txidor fantastikoak kokatu nituen.

        Atzera begiratzean, behelainoak estaltzen zizkidan ostean lagatako porlanak eta zorion plastifikatuak. Kontziente nintzen, bidaia jarraitzen nuen bitartean behintzat, ez zela nirekin egonen eskuz uki ez zitekeena besterik, eta egun horretan Euskal Herriko eme guztiak egunsenti gorriz erditu ziren eta gizaki zoriontsua sentituz espaloirik gabeko hirirantz abiatu nintzen.