BIGARREN SAIOA
Gaur kalea zeharkatu dut biluztasun zogian
arimarekin eta ukondorik gabe
Auto batek eztul egin du progresoaren alde
Dendariaren irribarrea zabalduz doa
jubilatu bati jendetasunez lepoa mozteraino
Eta zakarrankan eta negar zotinka
elizara sartu naiz dosi bat intsentsuren bila
Gorpu-jasotzaileak errekorra berdintzen saiatu
behar du ehun eta hogei kiloko albaitari batekin
Eta ihesi eta bekaizti eta gogoz kontra
itzuli naiz zementu eta burdina artean isurtzen den
mende mantso honetan libre izatera
egunen batean gatibu izateko irrikan
Nire bekainak ez dira Frida Kahloren hegoak
Nire bekainak urdintzen hasiak dira
Nire bekainak ez daude hautsez beterik
© Xabier Izaga