Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Izan ere garai txarra bizi garen hau

modaz pasaturiko utopiatan sinesteko.

Baliteke egoskorrak izan eta modako

errealitateari bizkar emanik bizi garela,

baina esazue: zelan sinetsi

zuen zuzenbidezko errealitatean

hemen eta urrin elkarren sinonimo direneko

errealitatearen harlauzapean malbizi

                        garenok?, ezen

errealitatea, helas, ondoko ziegan dago

                        ohean hedez loturik,

bere baurre etengabearekin zirgitalditik

eromenaren muga sumaezinera garabiltzala.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus