Ugari dira munduan beren belarri biekin,
guardasol blindatuarekin eta
gero arte irribarretsuarekin
paseatzen diren gizon-emakumeak;
haietarik batzuk gainera
inoiz jokoan deus jarri gabe
beti suertatzen dira irabazle.
© Xabier Izaga