Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

IRRATSAIAK

 

Hogeita zortzi egunean ur botila besterik

                ahoratu ez dugula

nekez eraman dugu dutxaraino

                geure ahultasuna.

Film triste baterako eszena aproposa

                eratu dugu segurki, hala ere,

musika hunkigarririk

                ezean,

barre egin dugu elkarren biluztasun

                penagarria ikustean,

eta gutariko batek esan du makurtzen garelarik

                gure ipurmami mami bakoek

behien atzealdea diruditela, eta

                barre egin dugu atzera.

 

Ondoren irratiz entzun dugu otartekoak

                jaten ditugula ezkutuan, eta

beti minberati, mindu egin gara

                hogeita zazpi egunean

gure gosearen berri eman ez duen irratiari

                kargu hartuta,

ez baitugu informazio arautegi deontologikoaz

                tutik ulertzen.

Berehala, ordea, aspaldion gogoa betetzen

                diguten

oroitzapen urrinei eutsi diegu

                berriz ere.

 

— Kafekoletxe zopakaz —esan du norbaitek.

                Eta barre egin dugu.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus