Katedral neogotikoaren parean ez da Lauaxeta
Ez da Aitzol bere deitura gorabehera
Xurrutarri laborrituak lekuko fusilatu dute
Aitzol erail zuteneko herriko semea Hantxe
zauritu dute sakon Aitzol sortu zen herriko gaztea
Hantxe hasi zaio urkaberainoko bide luzea
Begi ikaratuek etsaiaren topa ikusi dute
Estatuak strip-tease egiten duen soto ainubean
Topa horrendako argirik ez da horraino sartuko
Txanpainak etsaiari ez dio odola gozatzen ordea
Etsaiaren makurrak ez du norbera makulagaitz egiten
Baina zer axola zaizkio gogoetok orain
Infernuko itaunketa segitzeko bila doazkiolarik
© Xabier Izaga