Aro zaharraren epilogoan atzerriratuak
Estrainiatu herriratu berriak agertu dira
Durangoko jendetzaren begi harrituen aurrean
Ez digute errotarriekin komekaraziko diote
Iparraldetik ironia dator musikan blai
Durangoko harrituen arma zorrotza
Eta aro berriaren prologoan jesarri dira
Historia aldeko noraezeko garaipenaren zain
Iritsiko denean soineko lez jantzita
Euskadi berriko gizaki berri bihurtuko dira
Gizaki berriaren goitizena euskaldundu beharko
Bitoriatik gertu dago haren jatorri noblea
© Xabier Izaga