Ikasgelako arratsalde amaigabearen ostean
aurpegi Bronquidiacina-A baino gozoago bat
ikusi du parkean. Ez daki nola entseatu
haren arreta erakarriko dion eztula, baina
jolas artean zeharkako begirada biek
elkar topatu dute lipar batez. Orduan
haizea sentitu du bere gorputz izerdituan eta
egonezina nagusitu zaio, bai baitaki haizeak
denbora bere baitara bildu eta eramaten duela.
© Xabier Izaga