Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GOIZEKO KOBLAK

 

Soro idorra lehertzear,

zenbat samin, zenbat negar

ametsak oro antzuak diren

bide malkartsuan zehar.

 

Etxe zurixkako bortan

atso zahar bat eguzkitan,

oraintxe dela hirurehun urte

sortu zen mundura bertan.

 

Egartsu dator erreka,

gazte deslai bat lasterka

aztoraturik hiri aldera

maite zuriaren xerka.

 

Bordan salgai anderea,

hau emagaldua dea?

Haurrak eskolan eta kartzelan

gizon bat leihotik beha.

Urrin soraio muinoa,

aldats gora desioa,

idi gorriek ametsak eta

orgak kexua daroa.

 

Helduko dira antzarrak,

ondoren fruitu nabarrak,

zigor zeldako euskaldunaren

begientzat hormatzarrak.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus