Extremadurako emakume txikiak
beltzez jantzirik
beren gona estuekin eta galtzerdi grisekin
eta belaun zuriak agerian
kartzelara joaten dira
semea ikustera. Handik
abokatu bat ezin ordaindurik
jujearengana eta
beren haurra ez dela gaiztoa,
«badaki berorrek...
lagunarte txarra...»,
eta hiruzpalau aldiz itzultzen dira,
harik eta egun batean epaileak
sumario ahantzien pilatik
ale banaka batzuk irakurri eta
eskumuturra kondiziotan baldin balu
behin-behineko libertatea sina dezan arte.
Ama txiki beltzik ez duten presoak berriz
haiek inork ere ez ditu gogoan.
Beraiek dira nonbait
lagun txarrak.
© Xabier Izaga