LOBARI GUTUNA
Katagorri hori:
Jaso dut zure eskutitza
ikaragarri poztu nauena eta horregatik
hauxe idatziko dizut nik. Asko gustatu zait
zure ikastolaren sinboloa ondo marrazten duzu
ni ere ez naiz txarra etzazula pentsa baina
ez dakit nola margotu ikastola honen sinboloa.
Honezkero udako oporrak emango zizkizuten
hemen bero handia egiten du lehendik ere
sobera bero geunden arren. Gaur igual
oilaskokia ekarriko digute bazkaltzeko.
Ondo pasa oporrak besarkada bat etxeko
guztiei musu handi bat zuri.
P.D. Larunbatean lagun bat ekarri zuten
ikastola berezi batetik eta hango maixu
txoro batek kuarto beltzera eraman zuenean
eskaileretan behera plaust erori zen
edo holako zerbait eta txikituta dauzka
hortz guztiak eta Joxemari du izena. Aio.
© Xabier Izaga