Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Erresuma honetan debekatua da amets egitea

     kristalak beso guriak zauritzen hautsita

     irribarre ahul bat horiztaturik hiltzeko euriak

     zoruko grisean negarraren plantak egiten

     txikle paperetan idazten dolumin txartelak

eta eskuetan ezpatarik ikatzik ez daiteke agertu ukitzen ditudanean

orbela lurretik hartzean ez dira hunkitzen hori deritzazun arren

eta nik

     euriaren pean musukatu ditut zazpi buruko herensugearen ezpainak

     zuen primua zena paperontzi bete batean hilik kausitu dut

     ekarzak honuntza txanpaina

eta halan doaz orduak

ostarkua eta aluak hartxintxarrez betez

eta halan doaz gizasemeak

undina zahar baten altzoan tarteka-marteka erortzen direla

     ekarzak honuntza txanpaina

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus