Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ene ezpainetan kokatzen diren arratsek

ez dakizkite emeki iraungitzearen onura

izarren ura eta zu

gertu zaudela

 

ene ezpainetan habitzen diren hodeiek

ez dute entzuten ene gogoeten zama

itsaso zaharra eta ni

hor dabilela

 

ene ezpainetan hilaurtzen diren kaleek

ezin ikusi zoru grisean etzanda mina

esku ito bat eta gu

pasa ginela

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus