Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gogoratuko duzu heriotzak zuen masail horia

gelako itzal ketsuan

agure eta amona aulki marroietan

bete beharrekin jarrita

 

korridorean zoru freskoa

pauso ahul batzuen azpitik

eta negar pixka isilik

haurraren bideak leuntzen

 

bi koadroetan arbasoak

denbora hatzetan balego bezala

eta behakoak orman erhailak

edo ezpain gorrien puzturan

 

jendetza triste marmarka

besarkadak eta intzentsua

pertsonen joateaz solasa

eta bihotzean gorde ezin lurrera zeramaten kaxa

 

eskaileretan beheruntz baldar

karreran

kalean

airean

             geldiro kanpaiak

             haurtzaroa iheska

             arropa beltz haiek

             ta atea itxi zuteneko danbada

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus