Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Horiz

berdez idazten dut arratsa

erortzen zaidanean kapel bat bihotzera

eske urdinez betea

harkaitz gaziz gainezka

 

                       beti nabil idazten

unerik apalena hitzetan gatigu nahiz

kaleko bazterretan

      tabernan

      lagunetan ondoren isiltzeko

metaforak ahantzita

elipsiak ardo batek itota

 

eta horiz eta berdez idazten dut arratsa

idazten ditut gauak

hodei baten ahoa

idatziz dut jarraitzen

idazten naiz ahituko

auto-seinale gabeko hizkuntzetan barrena

horiz

telefono minenak zenbaki gehiegi du

berdez

hosto batzu eta zu

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus