Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Nerea eta nere arbaso haustuen historia

pauso geldiroz dakart gogora

leku orotan dantzut belardi gabeko ezkila

eta hodei iraunkor baten lantua

pertsona ilun andanak somatzen ditut

urte ta mendeen tolesduretan

beldurraren menpeko hegada urduri bat

eta uste gabeko amiltzea

hala datozkit estutzen nauen katea

nahi eta ezinez josia

 

traizionatzen dut aldika

traizionatzen nau aldika

inoiz ahantzi ere egin nau

       egin dut

       aske denaren planta

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus