Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Egunak ez dira behin baizik esnatzen

ta argi egiteko urrunegi zaude

itsasoa hor dabil ametsak dantzatzen

eta izar bat

eta izar bat biztu da kalean

 

nondik nora joan etxerik ez badut

gaueko lurrunek gogoz hartu naute

galdu zen laztan bat bilatuko dizut

eta izar bat

eta izar bat biztu da gauean

 

kaleak iluna soilik du ematen

eta bazterretan desioak lo daude

haizeak teiletan dihardu kantatzen

eta izar bat

eta izar bat biztu da zeruan

 

egunak ez dira behin baizik esnatzen

eta ene bihotza ez da inoiz lokartzen

zutaz maitemindu zuen gaumin batek

eta izar bat

eta izar bat biztu da gurean

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus